TATek Ertzainak tortura erabili duela gogoratu du.
      GARAn agertuta 2001ko abuztuaren 30a.


      OPERACIONES POLICIALES EN BARCELONA Y GIPUZKOA
      TATek Ertzaintzak tortura erabili duela gogoratu du

      Rafa Larreinak Polizia honen alde esandakoak gaitzetsi zituen Ertzaintzak tratu txarrak eta torturak erabiltzen ez dituela esanez EAko Rafa Larreinak egindako adierazpenak egia ez direla esan zuen atzo TATek. Polizia autonomikoak jarduera hauengatik salaketa anitz jaso dituela gogora ekarri zuen eta, ondorioz, «demokratikoa izateko bidean, tratu txarrak erabiltzeari uzteko» eskatu zion TATek Ertzaintzari.

      GARA | DONOSTIA

      Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) EAko Antolaketa idazkari Larreinak Ertzaintzak tratu txarrak erabiltzen ez dituela esanez egindako adierazpenak gezurra direla salatu zuen.

      «Ertzaintzak torturatu izan du eta, gaur arte behintzat, torturatzen jarraitzen du, espainiar Parlamentuak ezarritako legedi antiterroristaren inkomunikazioa eta atxiloketaren luzapena erabiltzen du eta Espainiako Entzutegi Nazionalaren agindupean aritzen da arrazoi politi-koak direla eta, euskal herritarrak atxilotzen dituenean», bota zuen TATek.

      Talde honek Andoni Murelaga, Justo Arriola eta Rafael Feijooren kasuak aipatu zituen, eta «epaitegiek hainbat ertzain zigortu dituzte kasu hauetan tortura eta tratu txarrak erabiltzeagatik», gogorarazi zuen.

      Honez gain, 2000. urtean tortura dela-eta Ertzaintzaren aurka 21 salaketa ipini zirela nabarmendu zuen TATek.

      Aurten ere, Jon Zubiaurre, Asier Garcia eta Egoitz Garridoren aurka tortura erabiltzea ere leporatzen dio TATek Ertzaintzari. «Zubiaurre eta Garciaren kasuan Baltasar Garzon epaileak berak ikerketa irekitzea erabaki duela», gaineratu zuen talde honek.

      Ertzaintzaren azken opera-zioan atxiloturiko zenbaitek beren abokatuei tortura edo tratu txarrak jasan dituztela adierazi dietela azaldu zion TATek Larreinari, inkomunikazioak iraun duen bost egunetan mehatxuak eta presio psikologikoa erabili izan dela salatuz.

      Horregatik, «demokratikoa izateko, utz diezaiola Ertzaintzak inkomunikazioa erabiltzeari, ikerketa gardenak egin ditzala, berma dezatela atxilotuak bere konfiantzako abokatu eta medikuarekin elkarrizketa izateko aukera. Atxilotuta dagoen bitartean, intimitatea errespetatuz, atxilotua bideoz graba dezala» ere eskatu zuen TATek.

      Índice home